• INFORMAZIOA

Euskalmet zure mugikorrean

ISar ezazu Euskalmetera sartzeko zuzeneko sarbidea zure gailuaren pantailan, informazioa azkarrago eta bateria-gastu txikiagoarekin eskuratu ahal izateko. Euskalmeten atari berriak PWA teknologia erabiltzen du, beraz, gailuan instalatutako aplikazio mugikor baten funtzionamendu bera izango du.

Zer da PWA?

PWA edo Web Aplikazio Aurreratua aplikazio natiboekin alderatuta abantaila asko dituen kontzeptu berri bat da. Nabigatzailearen teknologian egindako aurrerapenak erabiltzea du helburu, eta, beraz, instalatuta duten ordenagailu eta gailu mugikor guztiek onartzeko prest daude.

Erabiltzaileen begietara, mugikorreko aplikazio bat eta PWA bat ez dira bereizten, azken hori merkatuan dauden app-en storeen bidez instalatzea beharrezkoa ez denaren salbuespenarekin. Horrek hainbat arazo eragozten ditu: lokalizazioarekin lotutakoak, storeen kontuen kudeaketa, deskarga, aplikazioaren instalazio eta eguneratzearekin lotutako zailtasunak, etab. Erabiltzaileak solik bere nabigatzailean URLra joan behar du, edo idazmahaian edo gailu mugikorraren pantailaren bidez zuzenean sartu.

euskalmet-pwa

Android gailu batean Euskalmet gehitzeko urratsak

Euskalmeten orria Android-en irekitzean, mezu bat agertuko zaizu, ikono bat hasierako pantailan gehitu nahi duzun galdetzeko. Hori gordetzeko, onartu botoian klik besterik ez duzu egin behar, eta ikonoa zure mugikorrean egongo da. Baztertzekotan eda horrela egingo ez bazenu, app-a berriz ere erraz instalatu ahal izango zenuke, ireki duzun nabigatzailearen aukeren menuan sakatuta. Oro har, aukera horiek bertsio murriztuan ateratzen dira, helbide-barraren eskuinaldean hiru puntu dituztela. Horietan sakatzean, nabigatzailearen berezko aukeren menu bat zabalduko zaizu, eta horien artean "gehitu hasierako pantailan" aukera izango duzu.

euskalmet-pwa-android

Ios - IPhone batean Euskalmet gehitzeko eman beharreko urratsak

IOSeko PWA baten deskarga ez da Androidaren berdina. Euskalmeten orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia, pantailan berdez inguratuta ageri dena, eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.

euskalmet-pwa-ios