• BEHAKETA

Kapildui radarra

Prezipitazioa eta tximistak

Informazio gehiago

Prezipitazioaren intentsitatea (mm/h) 10 minuturo

Produktu honek prezipitazioaren intentsitatearen estimazioa eskaintzen du radarrak neurtutako erreflektibitatean (dBZ) oinarrituta; hau da, ordubetez modu berean prezipitatzen jarraituko balu, grafikoak markatzen duen prezipitazioa pilatuko litzateke.

Datuak bihurtzeko Z-R erlazioa erabiltzen da. Kasu honetan, "Marshall-Palmerren erlazioa" bezala ezagutzen den formula estandar batekin.

Neurketak 10 minuturo egiten dira, lurrazaletik 2000 metrora eta 100 kilometroko tartean, Kapilduiko radarraren inguruan.

Azken orduan pilatutako prezipitazioaren intentsitatea (mm/h)

Produktu honek azken orduan pilatutako prezipitazio kantitatea erakusten du mm-tan, Kapilduiko radarraren datuak erabiliz, Euskalmeten plubiometroen informazioarekin doituta.

Kalkulua egiteko, 10 minuturo 2000 m-ra prezipitazio-intentsitatea neurtzen da lurraren azaleratik??, Kapilduiko radarraren inguruko 100 km-ko tartean, eta prezipitazioaren jarraipena egiteko produktu baten bidez leuntzen dira.

Pilatutako prezipitazioa ematean, baliteke balio gainestimatuak agertzea mendialdeetan, bereziki Euskaditik kanpo, clutterra Euskadirako bakarrik baitago zuzenduta.

Leyenda

Leyenda de radar

PREZIPITAZIOA

  • Txikia

  • Ertaina

  • Handia

  • Oso handia

  • Euri-jasa

BEHAKETA

Erreflektibitate maximoa

Informazio gehiago

Produktu honek erreflektibitatearen balioak irudikatzen ditu dBZn (radarrak jasotzen duen oihartzunaren neurria), 0,5°-ko goragunearekin eta 300 km inguruan neurtuta. Irudikatzen diren datuek goragune finkoa dutenez, ez daude altuera berean, distantzia handiagora altuera handiagora egongo dira (lurraren kurbadura gehi goragunea).

Erreflektibitatea prezipitazioaren ezaugarriak adierazten dituen balio bat da, bai tanta kantitateri, bai tamainari dagokionez. Erreflektibitate handiak prezipitazio kopuru handia esan nahi du, baina baliteke balio handia txingorragatik izatea, elurra urtzeagatik...

Erreflektibitate maximoa (dBZ)

Produktu honek erreflektibitatearen balio maximoak (dBZ) adierazten ditu, Kapilduiko radarrak 100 km-ko ingurunean neurtuta. Hiru bista daude: erdikoa, bertikalean maximoak erakusten dituena; goikoa, maximoak hego-ipar norabidean erakusten dituena; eta albokoa, maximoak mendebalde-ekialde norabidean erakusten dituena. OHARRA: hegalekoa batez ere kiroletak erabiltzen da (Elhuyar hiztegia)

Erreflektibitatea prezipitazioaren ezaugarriak adierazten dituen balio bat da, bai tanta kantitateri, bai tamainari dagokionez. Erreflektibitate handiak prezipitazio kopuru handia esan nahi du, baina baliteke balio handia txingorragatik izatea, elurra urtzeagatik...

Sakatu seriearen xehetasunak ikusteko
BEHAKETA

Tximisten eboluzioa 90 minutu

Informazio gehiago

Tximistak

Tximisten informazioa Euskal Autonomia Erkidegoan eskuragarri dauden Linet sentsoreen sareak bildutako datuei dagokie. Horrela, deskarga elektrikoak Kapilduiko radar meteorologikotik lortutako prezipitazio-informazioarekin erlazionatu daitezke, eta denbora errealean ekaitzetan tximistak nola kokatzen diren ikus daiteke.