Presio-gradienteak, aire-masak depresio baten erdialdera arrastatzeko joera baitu, Coriolis indarraren bidez erabat berdindurik geratzen denean, haizeak isobarekiko paraleloan jo ohi du, eta horri deitzen zaio haize geostrofiko.
Ipar-hemisferioan erlojuaren orratzen kontrako norabidean jotzen du haize horrek depresioaren inguruan, eta kontrako norabidean antizikloi baten inguruan. Hego-hemisferioan alderantziz gertatzen da.
Alturako haizea da (500 eta 1200 m artekoa), lurrazalaren inguruan fenomeno hori oztopatu egiten baitu marruskadurak, eta haizearen jobideak 45 ºz behetik ebakitzen ditu isobarak.
|