• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
TRAGARROIA


Haize-zurrunbilo gehienetan indartsua, hodei-zutabe edo kumuloninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena.

Aintzira edo itsasoan (itsas tragarroi edo itsas traganarru) sortzen bada, ura zutabe apartsu baten moduan zurgatzen du.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21