Bat-bateko atmosferako deskarga elektriko bat edo gehiago argi-pirrinta (oinaztu) eran eta soinu supituko edo burrunbatsu (trumoi) gisa nabaritzen dena. Trumoiak konbekzio-hodeiekin lotuta daude (kumuloninboekin) eta euri- edo izotz-zaparradak, eta zenbaitetan, elurra, elur-pikortak, izotz-pikortak edo txingorra ere eragiten dute.
Bi trumoi mota nagusi daude:
-
Bero-trumonadak, aire bero hezearen goranzko mugimenduek eragina, uda partean oso ohikoak, batez ere, eskualde tropikal hezetan izaten dira.
-
Fronte hotzekoak, normalean neguan horrelako fronteak iristen direnean sortutakoak.
|