• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
SOLTSTIZIOA


Udako solstizioa (ekainaren 22a) urteko egunik luzeena da (ipar-hemisferioan). Eguerdian, zeruan urte osoko punturik altuena erdiesten du eguzkiak. Intsolazioa ere mailarik gorenera iristen da.

Neguko solstizioa (abenduaren 21a) urteko egunik motzena da (ipar-hemisferioan). Eguerdian, zeruan urte osoko punturik baxuena erdiesten du eguzkiak. Intsolazioa ere mailarik baxuenera iristen da.

Solstizioetan eguzkiak bertikalki jotzen Cancer tropikoan (ipar-hemisferioan udako solstizioan) edo Capricornus tropikoan (ipar-hemisferioan neguko solstizioan).

Aipatutako datak gutxi-gorabeherakoak dira. Solstizioaren bi posizioetan, eguzkiak deklinazio bera mantentzen du hainbat egunetan, ia mugitu ere egin gabe; izan ere, hortik datorkio "solstizio" izena, latinez "sol staticus" edo eguzki geldia.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21