• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
PRESIO ATMOSFERIKOA


Atmosferak atmosfera barruan dauden gorputzen gainean egiten duen presioa.

Maila jakin batean, presio atmosferikoaren balio numerikoa maila horren gainean dagoen aire-zutabearen pisua da. Itsaso mailan, balio normala de 760 mm Hg-koa da (1.013 mbar), eta, aldiz, 5.500 m-ko alturan, balio hori erdira etortzen da. Aire hotzak beroak baino gehiago pisatzen du, eta horixe da, hain zuzen ere, maila berean presio atmosferiko desberdinak eragiten dituen faktoreetako bat. Gainera, antizikloi eta depresioek aire-korronte bertikalak eragiten dituzte, eta horiek ere ederki aldarazten dute presio atmosferikoaren balioa, eta hori oso kontuan hartzen da eguraldiaren bilakaeraren iragarpena egitekoan.

Elkarren ondoan dauden isobarek presio-eremuak osatu eta zedarritzen dituzte; presio-eremu horiek goi-presioak edo antizikloiak, behe-presioak edo depresioak, presio-gailurrak, lepo barometrikoak edo aska barometrikoak izan daitezke. Presio-eremu egonkorrei edo oso aldakorrak ez direnei, ekintza-zentro esaten zaie, eskualde zabal bateko aire-masen eta haizeen mugimendua gidatzen baitute.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18