• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
PREZIPITAZIOA


Leku jakin batean euritan, elurretan txingorretan edo ihintzetan eroritako ur kantitatea. Plubiometroa da egun prezipitazioak neurtzeko gehien erabiltzen den tresna; prezipitazioa l/m2 -tan edo mm-tan adierazten da.

Prezipitazioak leku batean eta bestean hain era desberdinean banatzeko faktoreak anitz eta konplexuak dira; faktore batzuk orokorrak dira, baina badira eskualde edo tokiko baldintzen ondorio direnak ere.

  • Faktore orokorren ondorioz, klima ekuatorialetan euri gehienak konbektiboak izan ohi dira, eta klima tropikaletan urtaro euritsuak solstizioekin bat etorri ohi dira.
  • Eskualdeko faktoreen edo tokikoen ondorioen artean, kostaldeak hezeagoak izatea eta mendiek osatzen duten hesietan, batez ere, itsasora begira dagoen aldean, euria gehiagotan egitea dira azpimarragarrienak.

Prezipitazioa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18