• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
PLUBIOMETROA


Zentro meteorologikoetan eroritako prezipitazioa jaso eta neurtzeko erabiltzen den tresna.

Plubiometroa goiko aldean letoizko ertz ebakitzailea duen zutikako ontzi zilindriko ireki batek osatzen du. Zilindroak beheko aldetik inbutu koniko baten itxura hartzen du, eta inbutuaren muturrean zipotz bat izan ohi du, irekitakoan epe jakin batean jasotako euri guztia ontzi graduatuetara igarotzeko. Zilindroaren oinaren azalera jakinda, leku horretan azalera-unitateko eroritako euriaren bolumena zenbatekoa den jakin ahal izango dugu. Zenbat euri erori den adierazteko hainbeste l/m2 edo hainbeste milimetroko altuera esapideak baliatzen dira. Plubiometroetan normalean 200 cm2-ko azalera batean jasotako euria neurtzen da.

Gaur egun kaxola iraulgarriko plubiometroak erabiltzen dira gehien. Euri-ura lehenengo goiko aldean jarritako inbutu batean jasotzen da; inbutuak doitasun handiz mekanizaturiko metalezko ahoa izaten du. Jasotako ura bigarren inbutu batera bideratzen da, kaxola iraulgarrietara iritsi baino lehen inertziaren efektua gutxitu ahal izateko gainezka egiteko sistema bat duena. Ur kantitate jakin bat jasotakoan, lehenengo kaxola hori irauli egiten da (ur kantitate edo bolumen hori kalibrazioaren baitan izaten da). Kaxolak iraulitakoan, une labur batean mihidun errele bat itxi egiten da, eta bigarren kaxola inbutuaren parean jartzen da hurrengo erortzen den ura jasotzeko. Behin betetakoan, kaxola kontrako norabidean iraultzen da, berriro ere errelea ukitzen du, eta ondorioz berriro ekiten zaio zikloari.

Plubiometroa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18