• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
PIRANOMETROA


Azal lau batera zeruaren hemisferio osotik iristen den eguzki-erradiazioa, barreiatua nahiz zuzena, neurtzeko eguzki-erradiometroa. Zuzeneko eguzki-erradiazioa kentzeko babes-tresna batekin erabiliz, erradiazio barreiatua neur daiteke.

Piranometroaren osagai nagusia termopila da; termopila horretan beirazko bi kupula erdiesferikoetan zehar eragiten du eguzki-erradiazioak. Piranometroa kalibratzeko, ezarritako arauei jarraikiz, kW/m2-ko mV-ak egiaztatzen dira. Solarimetro edo aktinometro ere deitzen zaio.

Piranometroa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18