Atmosferako goi-geruzetan aurkitzen den gasa (O3), eguzkiaren izpiek oxigenoan eragiten duelarik sortzen da. Ozono horren eguzkiaren erradiazio ultramorearen kontrako iragazki baten lana egiten du; ozonorik gabe izpi ultramoreak Lurrera hain indartsu iritsiko ziren ezen ezinezkoa izango baitzen bertan bizitzea.
Seguru aski, itsasoko landare berdeek fotosintesiaren bidez Lurraren inguruan ozono-geruza eratzeko behar besteko oxigeno askatu zutenean, aterako ziren itsasoko bizidunak itsasotik kontinenteetan bizitzeko.
Troposferako ozonoa gizakiak sortutako kutsatzailea da, hots kutsatzaile sekundarioa.
|