• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
LAINOA


Estratuen antzeko ezaugarriak dituen hodeitza, lurrazalaren gain-gainean izaten dena. Ur-tanta oso txikiek osatua, eta kolore zurixka edo gris argia izan ohi du, eta itxia denean ikuspena murrizten du, are distantzia motzean ere.

Oro har, leku hezeetan sortzen dira, gauez erradiazio-prozesuaren ondorioz lurrazala ukitzen dagoen airea hozten denean, tenperaturaren inbertsioa eragiten duelarik.

Adbekzio-lainoak azal hotzago baten gainean mugitzen ari den aire-masa hezearen azpialdean eratzen den lainoak dira; neguan askotan gertatzen da itsasoko airearen eta kontinentekoaren kontrastez.

Kondentsazio-maila altua izan ohi dute eta eremu nahiko zabalak hartzen dituzte. Ur-masa handien gainean lurrunketa-lainoak sortu ohi dira, aire-masa horretara etengabe ur-kantitate asko igarotzen baita ur-lurrun eran.

Lainoa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18