• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
EURIA


Ur likidozko zatikien prezipitazioa; tantek 0,5 eta 7 mm arteko diametroa izaten dute, eta 3m/s inguruko abiaduran erortzen dira.

Euria atmosferan dagoen ur-lurrunetik sortzen da, aire hezea ihintz-puntuaren tenperaturara iritsi arte hozten denean.

Airean kondentsazo-nukleoak daudelarik, aire asetuak ur-lurruna tamaina txikiko ur-tantatan bilarazten du (kondentsazio-fasea). Goraka doazen korronteek izotzezko kristalak sortarazten dituzten hodeien goiko aldean, eta horiek erortzean kondentsazio-nukleo gisa jokatzen dute, eta aldi berean urtu egiten dira, lurrera erortzen diren ur-tantak sortuz (prezipitazio-fasea).

Euria

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18