• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
GLOBO ZUNDA


Globo zundak globo askeak dira, hainbat altueratan presioa, tenperatura, hezetasuna eta beste datu meteorologiko batzuk automatikoki neurtzeko tresnez hornitutako saski bat daramana.

Globo zundak, batzuk neurriz bikainak, 30.000 metro inguruko altuerara iristen dira, eta atmosferaren geruza desberdinetan neurketa jarraituak nahiz mailakatuak egiteko aukera ematen dute. Datuak etengabe irrati bidez igortzen dira (globo irratizunda) edo, bestela, erregistratu eta globoa leherrarazi eta tresnak jausgailuan jaisten direnean berreskuratzen dira.

Globo Zunda

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18