Fronte terminoa Norvegiako Bjerkness-en Eskolak sortu zuen (1918an) dentsitate edo tenperatura desberdineko bi aire-masen arteko banaketa-azala izendatzeko.
Fronteek, motaren arabera aldaketa desberdinak eragiten dituzten faktore meteorologikoetan.
-
Fronte beroa bi aire-masen arteko banaketa-azala da, non aire-masa beroa aire-masa hotzaren gainetik igotzen baiten; goialdean zirruak eta behealdean estratuak sortzen ditu, eta etengabeko euria gogo-gozoa eragiten.
-
Fronte hotza bi aire-masen banaketa-azala, non aire-masa hotza, mihi bat bailitzan, falka modura azpitik sartzen baitzaio aire-masa beroari eta berehala gorantz bidaltzen duelarik; kumuluninboak, zaparradak eta trumonadak eragiten ditu.
-
Fronte okludituak aurrean fronte hotz edo beroak izaten du, eta atzetik, hurrenez hurren, aire-masa beroa edo hotza.
-
Azkenik, fronte geldikorraren ezaugarririk nabarmenena, frontea sortarazi duten baldintzak atmosferikoak ez aldatzean datza. Aire-masa bakoitzaren jatorriaren arabera, hainbat motatakoa izan daiteke: fronte artikoa, tropikala, intertropikala, polarra, etc.
Fronte beroa: lerro jarrai batean zirkuluerdiak erantsiz adierazten da, eta fronte hotza lerro jarrai batean triangeluak erantsiz. Fronte bero batean gradientea oso txikia da: ia kilometro batekoa, 160 km-ko distantzia horizontal batean.
Fronte hotza: aire hotzak aurrera egin eta, parean aire berorik aurkitzen badu, hori hain dentsoa ez denez, gorantz bidaltzen du. Aire beroa berehala gorantz igotzean, bat-batean hozten da eta kumulu motako hodeiak sorrarazten ditu.
|