• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
RAYLEIGH BARREIADURA


Eguzki-izpiek atmosferako partikulen, eta, batez ere, oxigeno eta nitrogeno molekulen eraginez jasaten duten barreiadura. Barreiadura hori 1/h4 erlazioaren arabera aldatu egiten denez (h uhin-luzera izanik), barreiadura balio gorena uhin-luzerarik motzenekin lortzen da (urdin, more eta ultramoreekin). Horregatik, bada, gizakion begiak ultramorea ikusten ez duenez, eta morea ere nahiko gutxi, zerua gehien hedatzen den tonoan hautematen dugu, urdina, alegia.

Zeruko objektuak, -eguzkia eta ilargia esaterako-, horizontetik hurbil daudenean, gorriago ageri dira, argiak atmosfera-zati lodiagoa zeharkatzen duelako eta, beraz, kolore urdina ateratzen duten barreiadura-zentro gehiago daudelako; halako moldez, ezen igortzen den kolorea ohikoa baino gorriago gertatzen den. "Tyndall efektua" deitzen zaio horri. Atmosferarik ez balego, zerua beltza ikusiko genuke.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18