Atmosferako behe-presioen eremua. Mapa sinoptiko batean maila bakoitzean isobara-sistema bat azaltzen da; sistema horretan presioa erdialdetik kanpoaldera gehituz doa, hau da, antizikloi edo goi-presioen eremuan gertatzen denaren kontrakoa. Antizikloiaren aurkako izanik, depresioek aire-mugimendu konbergenteak eragiten dituzten lurrazalean, eta gero eta gradiente edo malda barometrikoa handiagoa, hau da, isobarak elkarrengandik hurbilago, orduan eta haize gogorragoak.
Lurraren biraketaren eraginez, depresio batean sartzen den haizea (mugimenduan jartzen den gorputz oro bezalaxe) eskuinaldera okertzen da ipar-hemisferioan, eta ezkerraldera hego-hemisferioan (Coriolis indarra); eta horregatik, lehenengo kasuan airea erloju-orratzen aurkako norabidean mugitzen da, eta erloju-orratzen norabideari jarraikiz, bigarrenean.
|