• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
KUMULONIMBOA (CUMULONIMBUS - CB)


Trumoi-adar edo trumoi-hodei ere deitzen zaio. Hodei trinko eta astunak izan ohi dira, hedadura bertikal dezentekoak, mendi edo dorre erraldoien gisakoak. Beren gainaldeko parte bat bederen leuna edo zuntzezkoa edo ildaskatua eta, ia beti, zapaldua; parte hori, sarritan, ingude edo motots handi baten gisa hedatzen da. Hodei-genero honen oina askotan oso iluna izan ohi da, eta azpian maiz beste hodei zarratatuak azaldu ohi dira, gainerakoarekin nahasian edo nahastu gabe; baita virga erako prezipitazioak (zaldizkoak) ere batzuetan. 

Altokumuloak
Sinboloa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18