• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
DEPRESIOA


Elkarren ondoan ukituz dauden bi aire-masa, bata hotza eta bestea beroa, bereizten dituen azal batean aire-masek elkarri bultza egitean sortzen den uhinduraren ondorioz behe-presioko guneak sortzen dira; uhindura horiek troposferako jet korrontearen uhinduren isla direla esan ohi da. Hiruzpalau depresio elkartu eta sortu direneko frontearekin batera egiten dute aurrera , mendebaletik ekialdera; igarotzen direlarik atmosferak halako agitazio berezi bat nozitzen du; haizea oso aldakorra izan ohi da, bai eta hodeitza eta prezipitazioak ere, bi fronteak, hotza eta beroa, igaro ahala biziki erasotzen dutelarik. Depresioek, batez ere, kontinenteen mendebaldeko fatxadan izaten dute eragina, eta itsasaldeko klima eskaintzen die: oso hezea eta tenperatura eztiak.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17