• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
BAROMETROA


Atmosferako presioa neurtzeko tresna.

Torricellik asmatu zuen 1643an; merkuriozko barometroa beirazko hodi bat da, merkurioz beteta eta goiko aldetik itxita, likido bereko kubeta batean sartua. Kubetan eragiten duen atmosferako presioak hodiko merkurioaren maila mantendu egiten du, pisua orekatuz, eta hartara, neurketa egiteko unean orduan eta presio atmosferiko handiagoa, orduan eta altuera handiagoa erdietsiko du.

Gerora, Regnault, Fortin eta Tonnelotek hobetu egin zituzten barometro horiek.

  • Barometro aneroidea, metalikoa ere deitu ohi zaio, Vidik asmatu zuen; presio atmosferikoaren eraginpean hutseko metalezko kaxa lau eta horma meheko batek nozitzen duen deformazio elastikoan dago oinarrituta; deformazio elastiko hori orratz bat transmititzen zaio, eta orratz horrek eskala graduatu batean adierazten du presioa.

  • Bourdonen barometroa itxura eliptikoa duen tutu itxi, okertu eta malgua da, barrua erabat hutsik duena. Airearen presioaren aldaketen eraginez, tutu horren kurbadura aldatu egiten da, eta aldaketa horiek eskala batean erregistratzen dira.

  • Barometro erregistratzailea edo baragrafoa kapsula aneroide multzo batek osatzen dute; kapsula horiek orratz bat edo beso idazle bat mugiarazten dute, eta orratz horrek paperezko zilindro mugikor batean denbora-tarte bateko atmosferaren presioa erregistratzen du era jarraitu batean.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17