Zenbait planeta eta zeruko gorputz inguratzen duen gasezko geruza. Lurraren atmosfera (airea) hainbat gasen nahasketa da: nitrogenoa(%78), oxigenoa (%21), gas inerteak, hidrogenoa, karbono dioxidoa eta ur-lurruna. Nahasketa horrek kolore urdin berezia ematen dio atmosferari, eguzkiaren argia airearen molekuletan zehar hedatu egiten baita.
Torricelli eta Pascal ditugu atmosfera aztertzen aitzindari; eta zientzia horren helburua atmosferaren ezaugarri desberdinak (presioa, tenperatura, hezetasuna) eta geruza batean eta bestean zer-nolako aldaketak jasaten dituzten zehaztea da. Troposfera edo barrualdeko geruzak, -fenomeno meteorologikoak hor gertatzen dira-, (poloetan) 8 km eta (ekuatorean) 18 km arteko altitudea hartzen du. Atmosferaren pisu osoaren % 70 hor biltzen da, eta tenperatura-gradientea 6,5° C/km ingurukoa izan ohi da.
Goi-mugak, (tropopausak) estratosfera aurreko zatia da; ezaugarrien artean bat ur-lurrun eza eta nahikoa tenperatura homogeneoa (-55° C eta -40° C artekoa) aipatu behar dira; tropopausan, oxigenok, neurri handi batean, molekula triatomiko bat osatzen du, ozono-geruza osatuz. Geruza hori biziki garrantzitsua da erradiazio ultramorea zurgatzen baitu, eta, horiek zuzenean, lurrazalera iritsiz gero, bizi aztarrenik gabe utziko lukete. Goi-mugatik nahiko hurbil, tenperatura bat-batean nahiko zakar igotzen da, 10° C-ra heldu arte. Altitudeko 50 eta 80 km artean mesoesfera dago, -75° C-raino jaisten den tenperaturarekin. Termosferan tenperatura oso altuak, 1.000 ºC-tik 1.500° C-ra bitartekoak eragiten dituzten molekula disoziazioak gertatu ohi dira.
Altitudeko 500 km-tik gora, eta muga jakinik gabeko tarteari, exosfera deitzen zaio. Exosferan, atmosfera ikaragarri arraroturik ageri da y hidrogeno ionizatu ugari dago; eta horrek kanpoko espaziora ihes egiten duten partikulen (protoi eta elektroien) galera dakar; galera hori eguzki-haize gisa iristen diren partikulei esker orekatzen da.

|