• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
ANTIZIKLOIA


Maila berean, inguruetakoa baino presio handiagoa daukan eskualde atmosferikoa. Goi-presioa ere deitzen zaio.

Isobarek, eskuarki, eremu zabal bat hartzen dute, eta antizikloiaren erdialdean ia erabat desagertzen diren haize arinak islatzen dituzte.

Airea erlojuaren orratzen norabide berean mugitzen da ipar-hemisferioan, eta kontrako norabidean hegoaldekoan. Antizikloien barruko airearen mugimenduari begiratuz gero, goiko mailetan konbergentzia-fenomenoak agintzen du, eta beheko mailetan dibergentziakoak. Antizikloietan subsidentzia-efektua gertatu ohi da, hau da, aireak jaisteko joera dauka, eta jaitsi ahala lehortu eta adiabatikoki berotzen denez, horrek egonkortasuna eta eguraldi ona ekarri ohi du, euria egiteko aukera gutxirekin. Neguan, ordea, jaisten den aireak lainoak eta elementu kutsatzaileak harrapa ditzake inbertsio termiko baten pean, eta "smog" izenarekin ezagutzen dugun hori sortuz.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17