• DIBULGAZIOA

Terminoen hiztegia

Zerrendara itzuli
ANEMOMETROA


Haizearen abiadura edo indarra neurtzen dituen tresna. Anemometroek haizearen uneko abiadura neurtzen dute, baina haizekadak (batez besteko balioarekiko aldaketa) hain maiz gertatzen dira, ezen neurketa horri nolabait ere balioa kentzen baitiote, eta, beraz, normalean 10 minutukoak izan ohi diren tarteetako batez besteko abiadura hartzen da.

Anemometro mota asko dago.

  1. Bultzadan oinarritutako anemometroek zintzilik jarritako esfera huts arin bat (Daloz) edo pala bat (Wild) izan ohi dute; haizearen indarraren eraginez esekidura-puntuarekiko posizioa aldatu egiten da, eta horren arabera koadrante batean ikusten da zenbatekoa den haizearen indarra.

  2. Biraketan oinarritutakoek ardatz zentral bati lotutako kaxola (Robinson) edo helize batzuk izan ohi dituzte, eta tresnak, egindako bira guztiak erregistratzen ditu, bira bakoitza haizearen abiadurarekiko proportzionala izanik, abiadura ateratzeko; anemometro magnetikoetan bira horiek generadore elektriko ñimiño bat jartzen dute martxan, eta horrek neurketa doia egiteko aukera ematen du.

  3. Konpresiozko anemometroa Pitot tutuan oinarritua dago: bi tutu txiki ditu, lehenengoak aurrean zulo bat du (presio dinamikoa neurtzeko) eta beste bat albo batean (presio estatikoa neurtzeko), eta bigarrenak alboko zuloa besterik ez. Neurtutako presioen arteko aldeari esker haizearen abiadura zenbatekoa den jakin daiteke.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17