Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
TENPERATURA


Gorputz baten tenperaturak tenperatura desberdinetan dauden bi gorputz elkarren kontra jarritakoan beroak norantz egingo duen adierazten digu, beroa tenperaturarik altuena duen gorputzetik tenperatura baxuena duenera igarotzen baita beti; prozesuak bi gorputzen tenperaturak berdindu arte jarraitzen du.

Tenperatura adierazteko tenperatura-eskalak edo eskala termometrikoak ditugu (Celsius, Fahrenheit, Reámur, Kelvin). Kelvin eskala edo tenperatura absolutuaren eskala, fisikan erabili ohi dena, oso ondorio zehatzak eragiten dituzten tenperaturei balio jakinak ezartzen dituen eskala bat dugu. Tenperatura baxuena zero absolutua da, eta tenperatura horretan molekulak duen energia termikoa ere zero da. Tenperaturarik altuena uraren puntu hirukoitzaren tenperaturari dagokio, hau da, hiru egoerak, solidoa (izotza), likidoa eta gaseosoa (ur-lurruna) onartzen dituen tenperaturari; 273,16 balioa eman zaio. Kelvin tenperatura-eskala hainbat tartetan banatua dago, eta tarte horietako bakoitzari Kelvin gradua deitzen zaio. Horrela, bada, eskalako baliorik altuena 273,16 K da, eta, baxuena, 0 K.

Gainontzeko tenperatura-eskalak normalean tenperatura adierazteko erabili ohi dira. Adibidez, eskala zentigradua edo Celsius eskala, uraren puntu hirukoitzari 0,01 °C balioa eta zero absolutuari -273,16 °C balioa ematen dion eskala da.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21