Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
PSIKROMETROA


Airearen hezetasun erlatiboa neurtzeko erabiltzen den tresna. Airearen tenperatura neurtzen duen termometro lehor batek eta urez bustitako kotoizko metxa batez inguraturiko depositua duen beste termometro batek (termometro bustiak) osatzen dute. Eguraldi lehorrarekin, termometro bustiak, lurrunketaren ondorioz termometro lehorrak baino tenperatura txikiagoa ematen du, eta bien arteko aldea kontuan izanik hezetasun erlatiboa zenbatekoa den ikus dezakegu taula batzutan. Doitasunaren mesedetan, bi deposituak inguratzen dituen airea berritu egin behar da, haizagailu baten bidez aire-korrontea eraginez ("psikrometro aireztatua").

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18