Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
HODEIA


Ur likidoz edo izotzez eraturiko zatiki ñimiñoen multzoa, atmosferan suspentsioan dagoena. Hodeiak atmosferan dagoen ur-lurruna kondentsatutakoan sortzen dira; ur-lurruna kondentsatutakoan 20 mikra inguruko diametroa duten ur-tantak sortzen dira, baina airean suspentsioan mantentzen dira ia ez baitute ezer pisatzen. Kondentsazioaren arrazoiak hainbat motatakoak izan daitezke: irradiazioak eragindako hoztea, adbekzioak eragindako hoztea, aire-masen nahastea eta espantsio adiabatikoagatiko hoztea; hozte adiabatikoak sortarazten ditu hodei-masarik handienak.

Hodeiak hainbat generotakoak izan daitezke: altuak (zirruak, zirrokumuluak eta zirrostratuak), ertainak (altokumuluak eta altostratuak) eta baxuak (estratokumuluak, estratuak eta ninbostratuak), eta bestetik, hedadura bertikal handiko hodeiak (kumuluak eta kumuloninboak). Hodeien sorrera eta bilakaera oso lotuta dago antizikloiek eta depresioek sortarazitako frote bero eta hotzen mugimenduarekin.

Hodei motak: Altokumulua
Altostratua
Zirrua
Kumuloninboa
Kumulua
Estratokumulua
Estratua
Ninbostratua 

 

 

 

Hodeiak

 

 

Azken eguneratzea: 2006/05/09