Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
ELURRA


Maluta zuritan batutako izotz-kristalezko prezipitazioa, atmosferako ur-lurruna izoztutakoan gertatzen dena.

Elurra tenperatura 0 °C-z azpitik dagoenean gertatzen da, eta, beraz, prezipitazio urtsu horretan erortzen diren kristal txikiak ez dira erabat urtzen, azalean pixka bat soilik, eta hartara bata bestearekin nahasi eta elur-malutak sortzen dituzte.

Beso bakoitzean adar mordoxka bat duten izar hexagonal multzo bat elkartuta sorten dira malutak, eta gozo- gozo erortzen dira, 30 eta 80 cm/seg inguruko abiaduran, irudi helikoidalak eginez eta haizeak jotzen duenean zurrunbiloak osatuz erortzen dira.

Elurra

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18