Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
BEROTEGI-EFEKTUA


  • Eguzki-erradiazioaren eta leku itxi baten artean beira bat jarritakoan eragiten den efektua. Beirak uhin laburreko erradiazio ikusgarria arazorik gabe uzten du igarotzen, baina, aldiz, erradiazio hori hartzen duen lekuko tenperatura igo eta uhinak igortzen dituenean, islatu egiten du, infragorriaren eremuan igortzen baititu. Horrela, bada, eguzkiaren berotasuna eremu hartzailearen eta beirazko hormen artean "harrapatuta" geratzen da. Estrategia hori mendetan zehar erabili dute lorezaintzan eta baratzezaintzan, landareentzat hain klima aproposak ez direnetan errazago gara daitezen.

  • Lurraren atmosferak duen CO2-aren ondorio da, CO2-k lurrak igortzen duen erradiazio-energia xurgatzeko ahalmen handia baitu, eta horrek atmosferaren tenperatura igoarazten du.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18