Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
HEZETASUNA


Leku eta une jakin batean, airean dagoen ur-lurrun kantitatea.

Atmosferako hezetasunaz ari garelarik, hezetasun absolutua eta hezetasun erlatiboa berezi ohi dira. Hezetasun absolutuak aire-litro batean guztira dagoen ur-lurrun masa adierazten du; baina hori baino esanguratsuagoa da hezetasun erlatiboa, airean gehienez egon daitekeen ur-lurrun kantitatea (asetasuna) aldakorra baita eta tenperaturaren baitan dago.

Hezetasun erlatiboak une batean airean dagoen lurrunaren eta tenperatura horretan gehienez ere egon daitekeen lurrunaren arteko erlazioa ematen du, ehunekotan.

Tenperatura jaisten denean, airean egon daitekeen lurrun-kantitatea ere jaitsi egiten da; beheko muturrean ihintz-puntua dugu, eta horren azpitik ur-lurruna kondentsatu eta ur-tantatan biltzen da, batzutan prezipitazioak eraginez.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/03/16