Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
TXINGORRA


Izotz-ale edo koskor transluzido eran erortzen den ur izoztua; aleek elkarren bueltan itsatsitako geruzaz osatutako egitura dute.
Txingorra kumuloninboetan sortzen da, zaparrada eran erortzen da, eta fenomeno lokal eta motza izan ohi da; normalean txingorra amaitutakoan, euriak erasotzen du.

Izotzezko kristal txiki-txikiak txandaka gora eta behera arrastatzen dituzten aire-korronte zakarrek eragiten dituzte; izotzezko kristal horiek ur-lurruna kondentsatzeko nukleo gisa jokatzen dute, eta ur-lurruna pixkanaka kondentsatu eta izotz-geruzak osatzen joaten da, harik eta pisuagatik erortzen diren arte. Txingor-aleen diametroa 0,5 eta 2 cm ingurukoa izaten da.

Txingorra

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18