Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
ESTRATUA (STRATUS - ST)


Hodei-geruza uniformea eta baxu samarra, kolore grisekoa eta nahikoa mehea. Estratuak, beti 2000 m-tik behera, oso tamaina txikiko ur-tantek osatzen dituzte. Batzuetan goizeko behelaino itxien ondorio dira, terreno beroagoen gainetik igarotzean, pixkanaka igo eta zatikatuz joaten direnak, harik eta erabat desegin arte.

Beste era batera ere defini daiteke: hodei-geruza, jeneralean grisa, azpialde nahikoa uniformea duena, eta zirimiria, izotz -prismak (antzigar-ziria) edo elur-birrina sor dezakeena. Hodeitik zehar eguzkia ikusten denean, haren ingerada ongi nabarmendua izaten da. Estratuak ez dute halo-fenomenorik sortzen, inoiz oso tenperatura txikietan ezik. Batzuetan, estratuak banku zarratatu gisa azaltzen dira.

Altocúmulos
Sínboloa

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18