Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
KLIMA


Eskualde baten ezaugarri diren baldintza atmosferikoen multzoa, neurri handi batean hainbat hamarkadatan (ahal izanez gero hiru edo gehiago) atmosferaren batez besteko egoera aztertuta ondorioztatutakoa. Klima osatzen duten elementu nagusiak honakook dira: lehenik, eguzki-erradiazioa (tenperaturan nabarmen eragiten duena): tenperatura maximoa, minimoa eta batez bestekoa hartzen dira kontuan, bai eta epe desberdinak hartuta tenperatura-bitartekoa zenbatekoa den; bestetik, prezipitazioa: kantitatea, izaera, iraunkortasuna, intentsitatea, eta urtaroetan banatzeko era erregistratzen dira; eta azkenik, haizea, tenperatura-bitarteen eragina nabarmen nozitzen duen elementu bat.

Klima erabat baldintzatzen duten hainbat faktore daude: latitudeak, eguzki-erradiazioaren eragina baldintzatzen du; altitudeak, presioan eta tenperaturan dauka eragina; eta lehorreko aldeen eta itsasoen banaketak, berriz, gainontzeko faktoreak aldarazi edo-eta eztitu ditzake.

Klimak sailkatzeko eta geografikoki mugatzeko hainbat irizpide dago, baina sailkapen klasikoenak bost zona klimatiko nagusi bereizten ditu, horiek definitzeko alderdi termikoak eta prezipitazioa, eta horiek urtaroetan nola banatzen diren hartzen da kontuan:

  1. Klima tropikal euritsua, latitude baxuetako klima, tenperatura altuak, euri ugari eta negurik eza dira ezaugarririk berezienak, baso tropikal handietako eta sabanako klima.

  2. Klima lehorra, estepa eta basamortuetako klima, azken horietan, gainera, aridotasuna muturrera iristen da.

  3. Klima epel euritsua, urte osoan zehar nahiko berdin egiten du euria, edo bestela urtaro jakin batean gehiago, eta urtaroen artean bitarte nahiko nabarmenekin. Sailkapen horren barruan klima mediterraneoa ere bereizten da, urtaroak ondo bereizita ditu, prezipitazioak ertainak edo altuak dira, maximoak udazkenean jasotzen direlarik, eta urteko batez besteko tenperatura 17 °C-koa da, maximo eta minimo nahiko eztiekin.

  4. Klima hotza, latitude altuetako klima da, batez besteko tenperatura baxuak izaten dira, eta klima kontinentala eta itsasaldekoa bereizten dira horren barruan, batean negu lehorra eta bestean urte osoan egiten duen euria dutelarik bereizgarri, eta

  5. Klima polarra, Artikoko eta Antartikoko klima, muturreko hotzarekin.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17