Terminoen hiztegia

Zerrenda itzuli
ZIRROAK (CIRRUS - CI)


Hodei txuri eta arina, zuntz itxuran edo zirrinta estutan banaturik ageri dena; 6.000 eta 10.000 m arteko altitudean sortu ohi dira; izotzezko-kristal txikik osatzen dute, eta oso barreiaturik egoten direnez, eguzki-argia igarotzen uzten dute. Bi zirru mota daude: zirrokumuluak (Cirrocumulus - Cc) eta zirrostratuak (Cirrostratus - Cs).

Zirrokumulua: Hodei zuri altua, itzal berezirik gabea; 6.000 m-tik 10.000 m-rako altitudean izotzezko kristalek osaturiko generoa; osagaiek nahiko forma erregularrak sortzen dituzte, ingerada nahiko garbien barruan. Eskuarki, fronte bero batetik etorri ohi da.
Zirrostratua: Hodei altua, kolore zurikoa, izotzezko kristal txikiz osatua, 6.000 m eta 10.000 m arteko altitudean sortzen da; hodei-genero horrek itxura lisoko errezel zurixka bat eratzen du, eta zerua guztiz edo partez estaltzen du. 
 

 Sinbolo zirrua

 Símbolo de cirrocúmulo

 Símbolo de cirroestrato

 Sinbolo zirrua

 Símbolo de cirrocúmulo

 Símbolo de cirroestrato

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17