Tresna honen bidez HTML kode bat sortu, eta estazioetan erregistratzen diren datuak denbora errealean agertuko dira zure web-orrian.
Hemen duzu sorgailua.
Bi aukera dituzu:
Estazio bakar bateko datuak:
Aukeratu estazioa eta hizkuntza, eta sakatu sortu botoia. Kode bat azalduko zaizu, eta beheko aldean zure web-gunean izango duen itxura. Aukera honekin, hiru meteororen datuak bistaratuko dira (estazioak hiruak jasotzen baditu, jakina): tenperatura, hezetasuna eta prezipitazioa.
Bat, bi edo hiru estaziotako datuak:
Bat, bi edo hiru estazio aukeratu ahal izango dituzu, baina kasu honetan tenperatura baino ez da azalduko.
Gainera gure css estilo-orria zure eskura duzu, informazio horri nahi duzun itxura emateko.
Fitxategi hori jaitsi, nahi duzuna aldatu eta atzera leku berean gorde besterik ez duzu.