Sarrera
Polenak dira, landareek, ugaltzeko, loreetan sortzen dituzten ale mikroskopikoak. Airean polenak egonez gero, oso ohikoa da alergia (polinosia) sortzea. Are gehiago, polenek ondoeza eta asma-, errinitis- edo konjuntibitis-sintoma biziak ere ekar ditzakete. Landare, arbola, belar, zuhaixka eta sasi guztiek sortzen dute polena. Prozesu hori urte osoan gertatzen da, baina batez ere udaberrian izaten da alergiak agertzeko joera handiagoa, sasoi horretan sortzen baita polen gehiena.
Udazkenean eta neguan zenbat eta euri eta elur gehiago egin, orduan eta polen gehiago hautematen da. Bestalde, polena sortzen den sasoian zer eguraldi egiten duen, horren arabera izaten da polen-maila giroan, hau da, tenperatura, haize, hezetasun eta euri-mailaren arabera.
Alergia dutenen erantzun-atalaseari dagokionez ere, aldeak izaten dira pertsona batzuen eta besteen artean. Nolanahi ere, baliteke sintomak gutxitzea urtaroak aurrera egin ahala.
Adituek egin behar dute polinosiaren diagnostiko medikoa. Haiek kalkulatuko dituzte, bada, zein polenek sortu duen alergia, garapen-sasoia, bete beharreko prebentzio-neurriak, eta, hala balegokio, hartu beharreko botikak ere bai. Bestalde, alergia dutenek airean dabilen polen-mailaren berri izanez gero, jakingo dute zer egin behar duten albait kontaktu gutxien izateko alergiaeragilearekin.
(Iturria: SEICAP)
Zer egin polenekin albait kontaktu gutxien izateko?