Atmosferan dagoen ur-lurrunak izaten dituen aldaketen ondorioz sortzen den meteoro urtsua.
Atmosferan dagoen urak, dela ur-lurrun eran, dela suspentsioan dauden ur-tanta likidoen eran, hainbat hidrometeoro sortarazten ditu: hodeiak, lainoak eta lanbroa, esaterako.
Egoera atmosferikoak prezipitazioa eragiten duenean, euria, elurra edo txingorra egin dezake.
Horietaz aparte, hidrometeoroak ditugu, halaber, lurrazalaren gainean dagoen atmosferako ura kondentsatuta sortzen direnak: ihintza eta izotz zuria, alegia.
|