Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
  • Alerta Kostaldean
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

GEISERRA


Lurraren arrakaletatik ateratzen den ur beroz eta ur-lurrunezko erupzioa, normalean eskualde bolkanikoetan. Ura arrakala bertikaletara iragazten da; magmaren berotasunak uraren tenperatura igoarazi egiten du, eta azkenean irakin egiten du, erupzioak sortuz.

Tenperatura berdinduko luketen konbekzio-korronteek arrakalak berak dituen irregulartasunengatik bere lana egiteko zailtasunak dituenez, arrakalaren barreneko urak 100 ºC erraz gainditzen duten tenperaturetan irakiten du, gainean duen ur-zutabearen gainpresioaren ondorioz. Barreneko ur-lurraren presioak presio atmosferikoa gehi gainean duen ur-zutabearen presio hidrostatikoa gainditzen duenean, erupzio zakar bat lehertzen da, eta arrakala barruan dagoen ia ur guztia kanporatzen du.

Geiserraren erupzioa amaitutakoan, arrakala berriro urez betetzen da, eta prozesua berriro errepikatzen da aldian behin. Oso ezagunak dira Estatu Batuetako Yellowstone parkeko geiserrak.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/18
Euskadi, auzolana