Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
  • Alerta Kostaldean
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

URA


Konposatu kimiko kolorge, usaingabe eta zaporegabea, bi hidrogeno-atomoz eta oxigeno-atomo batez osatuta dagoena. Lurrazalaren ia 361.100.000 km² -ia hiru laurden- urez estalita dago, eta lurreko erreserba hidrikorik handiena da, oso garrantzitsua da atmosfera lurrunez elikatzeko, planetako tenperatura erregulatzeko eta energiaren truke prozesuetarako. Itsasoko ura planetako arro ozeanikoak eta itsasoak hartzen dituen hidrosferako osagai nagusia da.

Ura, gehienetan beste osagai batzuekin nahastuta izaten baita, batez ere egoera likidoan ageri ohi da, egoera solidoan (izotz gisa) eta gaseosoan (ur-lurrun gisa) ere ager daiteke.

Ur erreserbarik handiena ozeano eta itsasoetan dago. Itsasoko ura lurrazala osatzeko prozesu luzean askatutako ur-lurruna eta beste gas batzuk nahastuta sortu zen. Hortaz, itsasoko ura, ezer baino gehiago planetaren bizitza osoan pilaturiko gatz-disoluzioek osaturiko konposatu kimikoa da. Baina disolbaturik dauden atmosferako gasek eta substantzia organikoek, eta hainbat partikula esekik ere osatzen dute itsasoko ur hori. Propietateen artean, gazitasuna da bereizgarriena. Itsaso baten gazitasuna aldatu egiten da itsasoa dagoen eskualde geografikoko bero-balantzearen (orduan eta tenperatura altuagoa, orduan eta gazitasun handiagoa) eta ur-balantzaren arabera (orduan eta prezipitazio gehiago, orduan eta gazitasun txikiagoa); batez bestekoa 34,482 g/l-koa izan ohi da. Kontuan hartu beharreko beste bereizgarri garrantzitsu bat dentsitatea dugu. Itsasoko uraren dentsitatea, gazitasunak eta tenperaturak baldintzatzen dute, eta funtsezko faktorea masa ozeanikoen zirkulazioa azaltzeko. Uraren dentsitatea 4 º C-tara iristen da mailarik gorenera, eta horixe hartzen da unitatetzat. Era berean, urtze- eta irakite-puntuetarako, hurrenez hurren, eskala zentigraduko 0 eta 100 balioak hartzen dira. 


Azken eguneratzea: 2005/03/17
Euskadi, auzolana