Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
  • Alerta Kostaldean
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Alerta Kostaldean

Azaroaren 20an Donostiako Aquariumeko Auditoriumean "Alerta Kostaldean" jardunaldia burutu zen. Jardunaldi horretan itsasoak eta atmosferak kostaldean sorrarazten dituzten arazo nagusiak azaldu ziren larrialdietako ikuspegi integral batetik, eta muturreko meteorologiaren eragina jasaten duten sektoreekin lotutako abisu-, alerta- eta alarma-sistemak hobetzeko Euskadin egiten ari diren lanen berri eman zen.

Nahi izanez gero, jardunaldiko materiala jaitsi dezakezu:

1-"Itsas inpaktua eta Larrialdiak" Jose Antonio Arandaren eskutik (Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza)

Itsasoak kostaldean sorrarazten dituen arazoei buruzko ikuspegi globala eta arazo horiek gutxitzeko Administrazioak egiten ari diren lanak.

2-"Kalteetatik abisuetara" Santiago Gaztelumendiren eskutik (Tecnalia)

Inpaktuen azterketa, horiek sorrarazten dituzten egoerak eta iragarpen hidro-ozeano-meteorologikoen eta abisu-, alerta- eta alarma-sistemaren arteko erlazioa.

3-"Itsasaldiak uholdea dakarrenean" Rubén Santosen eskutik (URA - Uraren Euskal Agentzia)

Estuario zehatz batzuetan olaturik gabe ere uholdeak gerta daitezke, nahikoa da itsasaldi biziak edota ur-emari handiak izatea. Kostaldeko UAHEak.

4-"Inpaktuak portuetan" Adolfo Uriarteren eskutik (AZTI)

Portuen erabiltzaileek eta kudeatzaileek hainbat arazori aurre egin behar izaten diete, esaterako hauei: portuko agitazioa, portuak ixtea edo kai-muturrak gainditzen edo zipriztintzen dituzten olatuak. Erabiltzaile eta gestore horientzako tresnak hobe ditzakegu?

5-"Hondartzetako segurtasun-eredu baterantz?" Iranzu Sotés eta Mercedes Maruriren eskutik (UPV/EHU)

Arriskuaren ebaluazioa hauen menpean dago: hondartza bakoitzaren erabiltzaileen dinamika, eguraldia eta itsasoaren egoera. Hondartza bakoitzean erabiltzaileen gaineko inpaktuaren eta iragarpen ozeano-meteorologikoaren arteko lotura aurkito nahi dugu.

Euskadi, auzolana