• DIBULGAZIOA

Ezagutu LAEMZ

Zer da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (LAEMZ)?

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (LAEMZ) sortu zen; alde batetik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Zuzendaritza eta, beste aldetik, Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzarekin bat egitearen ondorioz, 2010. urtean amaitu zen bat egitea azken Zuzendaritza Herrizaingo Sailean sartu eta gero, gaur egun Segurtasun Saila dena.

Egun, gizarte aurreratuenen ahultasuna meteorologian daukaten mendekotasunean datza; izan ere, gero eta azpiegitura gehiago dago eta “just-in-time” bizimoduagatik, non muturreko meteorologiak protagonismo negatiboa baitute. Protagonismo hori egunez egun areagotuz doa, eta horrek eragiten du meteorologian egiten den inbertsioa/gizartearen onura ratioa izatea inbertsio publikoetan altuenetako eta ezagunetako bat; gainera, inbertsio hori altuagoa da muturreko egoera oso handia bada.

Bi Zuzendaritzak batzeko arrazoia da muturreko egoera meteorologiko horien inpaktu negatiboa gutxitzeko beharra; horretarako, horien ondorioak prebenitzeko elkarrekin lan egiten da alerta garaiz emateko, modelizazioa eta jarraipenerako sistemen hobekuntzaren bidez.

Ikuspegi meteorologiko batetik, LAEMZek jarraitzen du denbora errealean datuak hartzeko sistemak garatzen (estazio meteorologikoak, ozeano-eta hidro-meteorologikoak, hidro-meteorologikoak, radar meteorologikoak, haize garbiko radarrak, kostaldeko radarrak, tximistak detektatzeko radarrak…). Fenomeno meteorologikoa gertatzen denean, informazioa izatea ezinbesteko baliabidea da muturreko meteorologiari aurre egiteko eta edozein erabiltzaileri interes orokorreko informazioa eskaintzeko.

Denbora errealean ematen den informazioa erakunde eta erabiltzaile publiko zein pribatuen esku ipintzen da, gizarteak erabil dezan webgune honetan: www.euskalmet.euskadi.eus, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bisitatuenetako bat. Gainera, nabarmentzekoa da LAEMZek egiten duen kanporako ikuspen meteorologiakoa eta klimatikoa “Euskalmet” markaren bidez eginten dela.

Azkenik, adiearazi behar da LAEMZ ikerkuntza eta beste erakundeekiko elkarlana sustatzen ari da, horien artean Foru aldundiak, Uraren Euskal Agentzia (URA), Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Udalak, Ur Partzuergoak, etab.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Babes zibilaren eta larrialdien esparruan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagokio Segurtasun Sailaren misioak eta eskumenak egikaritu eta betetzea arlo horietan. Zehazki, hauxe dagokio:
    1. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko planak egin, ezarri, berrikusi eta eguneratzea, eta beste administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, ordenamendu juridikoan jasotako tresnen bitartez, Euskadiko lurraldeari eragiten dioten bestelako larrialdi-planak bultzatu eta idazteko.
    2. Euskadin dauden arriskuen mapa eta inbentarioa egin eta mantentzea.
    3. Babes zibileko informazio- eta alerta-sarea koordinatzea.
    4. Euskadiko autobabes-planen erregistroa kudeatzea; autobabesa sustatzea eta zabaltzea, eta, beste erakunde batzuekin lankidetzan, programak egitea, herritarrei informazioa emateko, zer arriskuren menpe dauden eta larrialdiei nola erantzun behar dieten jakin dezaten.
    5. Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan, larrialdietarako praktikak eta simulakroak egitea.
    6. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa eta larrialdietarako 1-1-2 telefono zerbitzua kudeatzea.
    7. Taktika operatiboak egitea eta horiek tratatzeko jarduerak zuzentzea, bai eta baliabide operatiboen koordinazioa ere.
    8. Larrialdi-egoerei erantzuteko baliabide eta bitartekoen eskuragarritasuna sustatzea.
    9. Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuei laguntzeko sareak sortzea sustatzea, herritarrek boluntariotza-erakundeetan emandako lankidetzaren bitartez.
    10. Larrialdi-kudeaketako maila profesional ezberdinen prestakuntza-curriculumen garapena bultzatzea, eta horien kualifikazio profesionala sustatzea, baliabide didaktikoak sortuz eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lankidetzarekin.
    11. Behar diren neurriak garatzea, itsasertzeko jurisdikziopeko uretako gertakariei aurre egitea bermatzeko, eta itsasoko laguntzaren arloko legeria betearazteko.
    12. Zehatzeko ahala erabiltzea babes zibilaren eta larrialdien arloan, araudi horretan aurreikusitako baldintzetan.
  2. Meteorologia-esparruan, honako hauek dagozkio, zuzendaritza honi atxikitako Meteorologiako Euskal Agentziaren bitartez:
    1. Titulartasun propioko meteorologia-zerbitzuak eta horien azpiegiturak planifikatu eta koordinatzea, bai eta sare ozeano-hidrometeorologikoa eta sarearen informazioaren kalitatearena ere.
    2. Eguraldia behatzea, eta meteorologiaren azterketa eta iragarpena egitea.
    3. Meteorologia-informazio ofiziala prestatu eta kudeatzea, eta zerbitzu publikoei ?babes zibilari edo bide-segurtasunari? zuzendutako meteorologia-informazioko produktuak garatzea, edota berariazko sektore eta ekonomia-jardueretarako bestelako produktu espezifikoak, zeinetan meteorologiak garrantzi berezia izango baitu.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Nork bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko planak eta programak gauzatzea.
  2. Nork bere jardun-arloan, dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Bere jardun-arloko jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
  5. Prozedura batean, bere jardun-arloa eta beste batzuena artikulatzeko behar diren harremanak izatea.
  6. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.
  7. Bere jardun arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken kudeaketa integrala garatuko dute zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Kabinete Zuzendaritzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan.
  8. Bere jardun arloan, indarreko Hizkuntza Normalkuntzako Planaren helburuak zehaztea, baita helburuok lortzeko ekintzak eta ekimenak betearaztea eta ebaluatzea ere. Horretarako, euskararen erabilera bultzatzeko politiken kudeaketa integrala garatuko dute Zuzendaritza bakoitzeko zerbitzuburuekin lankidetzan. Hori guztiori, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitutako koordinazio eginkizunen babespean eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin lankidetzan.
  9. Hizkuntza-irizpideak aztertzea eta proposatzea dirulaguntzen deialdietan, sailari dagozkion euskararen erabilera sustatzeko neurrien esparruan, eta horien betetze mailaren jarraipena egitea zuzendaritzaren jardun-eremuetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak.
    Kontratazio publikoak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakian onetsitako jarraibideekin eta printzipioekin bat etorri behar du. Erabaki horren bidez, EAEko administrazio publikoak sektore publikoaren kontratu legediaren bidez egiten duen kontratazio publikoan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio nagusiak ezartzen dituzten jarraibideak onesten dira.
  10. Gastu- eta kontratazio-arloan Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendariei dagozkien eskumenez gain, zuzendariei dagokie, baita ere, indarrean dagoen funts aurrerakinen araubidean ezarritakoarekin bat, haien jardun-eremuan beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onestea.
  11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Portal de Foronda , 41
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

A├▒adir a la libreta de direcciones
A├▒adir a la libreta de direcciones
A├▒adir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Joseba Zorrilla Iba˝ez
(2024/01/20 - ) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria
Ricardo Ituarte Azpiazu
(2022/06/08 - 2024/01/19) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak

AEMZ-ek eskaintzen dituen zerbitzuak

Herritarrei, enpresei eta erakundeei LAEMZek eskaintzen ditu zerbitzuz batzuk, hauexek dira:

  • Web Zerbituzuak wwww.euskalmet.euskadi.eusen bidez, besteen artean honako argibideak ematen ditu:
    • Iragarpen orokorrak, eskuadeka, herrialdeka, 12 orduko eguneratuak.
    • Eguneroko itsas-iragarpena.
    • Epe-ertainerako iragarpenak.
    • Orduro iragarpen automatikoak:izpi ultramoreak, itsasoaren egoera, prezipitazioaren mapak, tenperatura...
    • Euriaren eta tenperaturen mapak denbora errealean.
    • Radarraren argibideetatik eta estazioetatik prezipitazioaren argibidea denbora errealean.
    • Itsasoaren gaineko itsaslasterren argibidea denbora errealean.
    • Parametro meteorologiko eta ozeanografikoen argibidea buia eta kostaldeko plataformetan denbora errealean.
    • Detektatutako tximistak radar meteorologikoaren argibidearekin nahastuta denbora errealean ere bai.
    • Bestelako argibideak.
  • OHARRAK, ALERTAK eta ALARMAK muturreko meteorologiagatik.
  • Irratiko argibideak, EAEko ia irrati guztietan 50 parte-hartze baino gehiago.
  • Web pribatuak, larrialdien erabiltzaileei eta erlazionatuei zuzenduak (Neguko bidezaintza, uholdeak, suteak, etab.).
  • @Euskalmeten bidezko Twitterra, horrek argibide orokorra ematen ditu larrialdi egoeretan.
  • Partikular, aseguru etxe, epaitegi eta abarrei egindako egiaztagiriak.
  • Ikasle, lantegi, aholkularitza enpresa eta abarrei datuak modu masiboan ematea.
  • Euskadi.eus-eko OpenData atariaren bidez, argibideak modu masiboan ematea.

Elkarlanak

LAEMZek dituen elkarlan batzuk:

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanak.
  • Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendua eta Ingurumen Sailarekin argibideak trukatzeko eta hainbat elkarlanetarako, Uraren Euskal Agentziarekin (URA) elkarlan estua barne, sare hidro-meteorologikoetarako, uholdeetarako goiz oharren sistemarako, uholdeen erasoen minimizatzeko.
  • Donostiako Udalarekin, Pasaiako Portuarekin eta Donostiako Ozeanografia Elkartearekin elkarlana, plataforma ozeano-meteorologikoen esparruan.
  • Meteorologiako I+D+i gaietan eta sare erradiologikoaren arloan Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin elkarlana.
  • Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarekin eta Ertzaintzarekin elkarlana; Foru Aldundien errepideen mantentze-lanerako, Autopistetarako, Neguko Bidezaintzaren esparruan.
  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin, Osakidetzarekin, Foru Aldundien Gizarte Ongizatearekin…..elkarlana; Hirugarren Adinerako udaminaren eta etengabeko beroaldien esparruan, polenaren neurketetan, etab.
  • AZTI-Tecnaliarekin, Tecnalia-Meteorekin, Enpresekin, Unibertsitateekin…. elkarlana Meteorologiako I+D+i gaietan (ozeanografia, meteorologia, klimatologia….).
  • Mugaz gaindiko eta Europako proiektuetan parte-hartzea: LOREA, IBI-Roos, MAREA, etab.

LAEMZ-ek dituen hainbat azpiegitura:

  • Euskadiko Sare Hidro-Meteorologikoa, 120 estazio-meteorologiko dituena denbora errealean konektatuta. Horiek Foru aldundiek, URAk eta DAEMek kudeatzen dituzte. Estazioek neurtzen dituzte bai parametro meteorologikoak, bai ibaien emaria, bai ibaien uraren parametro fisiko eta kimikoak. Estazio bakoitzera konektatutako sentsoreen kopurua oso aldakorra da, estazio batzuek parametro meteorologikoak baino ez dituzte neurtzen eta beste batzuek, aldiz, parametro hidrologikoak ere neurtzen dituzte.
  • Kapilduiko radarra. Radar hori Dopper eta duala da. Horrek 10 minuturo atmosfera osoaren eskaneo-bolumenak egiten ditu, batak 100km-ko ratio du eta besteak, aldiz, 300km-koa. Radarraren funtzio nagusia prezipitazioaren banaketa espaziala eta denborazkoa neurtzea da.
  • Kostaldeko frekuentzia handiko radarra. Bi estazio ditu (Matxitxako eta Higer), radarrak Bizkaiko Golkoaren ur azaleko itsaslasterrak neurtzen ditu.
  • Euskadiko sei kaietan plataforma hidro-meteorologikoak. Horiek 10 minuturo neurtzen dituzte parametro ozeanografikoak zein meteorologikoak. 10 minuturo parametro meteorologikoak eta parametro ozeanografikoak orduro neurtzen dituzte.
  • Ur sakonetako buiak. 600 m-ra kokatuta, orduro Donostia inguruko parametro ozeanografiko eta meteorologikoak neurtzen ditu.
  • Atmosferako deskarga elektrikoak detektatzeko sarea. Maiztasun oso baxuko (LF) espektroa neurtzen duten lau estazioz osatuta dago Euskal Herri osoan, Europako LINET sarearekin lankidetzan. Tximisten datuak ematen digute denbora errealean.
  • Disdometro-sarea. Ur-tantak, elur-malutak eta kazkabarra neurtzeko sistema. Horrek ematen digu abiadura, tamainen banaketa eta beraien abiadurak puntu zehatz batean. Prezipitazioa, mota eta radar meteorologikoaren emaitzak fintzeko balio du.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Forondako Atea, 41
01010 – Vitoria - Gasteiz
Tel: 945 06 44 77 – Faxa: 945 06 44 49