Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

 
Bereziak / Especiales
TRUMOI-EKAITZA EDO TRUMONADA


Bat-bateko atmosferako deskarga elektriko bat edo gehiago argi-pirrinta (oinaztu) eran eta soinu supituko edo burrunbatsu (trumoi) gisa nabaritzen dena. Trumoiak konbekzio-hodeiekin lotuta daude (kumuloninboekin) eta euri- edo izotz-zaparradak, eta zenbaitetan, elurra, elur-pikortak, izotz-pikortak edo txingorra ere eragiten dute.

Bi trumoi mota nagusi daude:

  • Bero-trumonadak, aire bero hezearen goranzko mugimenduek eragina, uda partean oso ohikoak, batez ere, eskualde tropikal hezetan izaten dira.
  • Fronte hotzekoak, normalean neguan horrelako fronteak iristen direnean sortutakoak.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/21
Euskadi, auzolana