Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

 
Bereziak / Especiales
ZIKLOIA


Atmosferako aireak behe-presioko gune baten inguruan egiten duen biraketa-mugimendua; haize gogorrak eragiten ditu.

Fenomeno hori, oro har, tropiko arteko eta tropikoz kanpoko latitudeetan gertatzen da.

Lehenengoei, tropikoen artekoei edo tropikoetakoei, hainbat izen ematen zaie: huracan edo hurivan (Antilletan), baguio (Filipinetan), tifn (Ekialde Hurrunean), willy-willy (Australian) eta cordonazo (ipar eta erdialdeko Amerikan). Oso depresio barometriko nabarmenak dira, neurriz txiki antzekoak, aire-masa homogeneoz osatuak (hau da, fronterik gabeak), eta haize konbergente bortitzak ekartzen dituena, zikloiaren erdigunean izan ezik (ekaitzaren begia), erdialde horretan erabateko edo ia erabateko barealdia nagusitzen baita; zikloi tropikalak euri ikaragarri eta fenomeno elektrikoak ekarri ohi dituzte. Hori guztia kontuan izanez gero, erraz uler daiteke, zikloiak igaro ahala izaten diren hondamendi beldurgarriak, eta zikloien sorrera eta ibilbidea aurreikusteko eta nola sortzen diren azaltzeko, oraindik ez baitago batere garbi, egiten ari diren ahaleginak. Zikloi tropikalak beti ozeanoetan sortzen dira; oso gutxitan igarotzen dira altura ertaineko mendien gainetik, eta kontinentea zeharkatzekoan oso azkar galtzen dute energia guztia, baina ozeanoaren parera iristean berriro suspertzen dira.

Zikloi estratropikalak latitude ertain eta altuetan fronte bero edo hotz batek edo gehiagok edo presio minimo mugikor batekin loturiko fronte okludituek eragindako nahasmenduak dira. Nahasketa ekiditeko, hobe litzateke zikloi estratropikalei depresio deitzea.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/17
Euskadi, auzolana