Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Bereziak / Especiales
ZATOZ GU EZAGUTZERA
Zer da MKZ Zerbitzuak Hitzarmenak Azpiegitura Non Gaude
METEOROLOGIA ETA KLIMATOLOGIA ZUZENDARITZAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Hona hemen MKZk eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Datu meteorologikoak, bai interneten bidez, bai bestela, denbora errealean erraztea, jendeari, oro har, eta bereziki beren egitekoak behar bezala burutzeko behar dituzten erakunde eta enpresei. Erakunde horien artean aipatzekoak dira Eusko Jaurlaritzaren barruan larrialdi, nekazaritza eta ingurumenaren arloan dihardutenak, foru aldundietan nekazkaritza, mendi, ingurumen, hidrologia, eta bestelakoetan ari direnak, udalak, …

  • Saretik datozen datuak oinarritzat hartuta klimatologiak egitea. Horretarako, 2001etik aurrera, urteko datuen laburpenak argitaratzen dira.

  • Datu meteorologikoen gaineko ziurtagiriak egitea, aseguru-konpainientzat, epaitegientzat edo edonorentzat.

  • Proiektu akademikoak, doktorego-tesiak, azterlan teknikoak eta antzekoak egiteko, datu-multzo handiak erraztea.

  • Egunero eguraldiaren iragarpena egitea, biharamunerako eta 3 egunerako.

  • Meteorologiaren arloko ikerketa zientifikoa eta garapen teknikoa bultzatzea, EHUrekin horretarako hitzarmenak sinatuz.

  • Arlo horretako artikuluak, tesiak eta bestelakoak argitara daitezen bultzatzea.

  • Informazio meteorologiko aditua eskaintzea.


 

Azken eguneratzea: 2006/03/10
Euskadi, auzolana