Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Bereziak / Especiales
PDA 

NOLA SORTU KANALAK AVANT GO PROGRAMAN
 
Nola zehaztu kanal bat eguraldia zure PDAra jaisteko

Orri honetan PDAra informazioa jaisteko kanal bat eskuz nola sortzen den azalduko dizugu. Avantgon dagoeneko lanean ari dira kanal automatikoa definitu eta martxan jartzeko; orduan aski izango da lotura bat gehitzea, baina bien bitartean eskuz sortu beharko da.

Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da Avantgo softwarea instalatuta izatea, eta zerbitzuan alta emanda izatea; hala ez bada, bete PDArekin batera datorren CDROMak ematen dituen jarraibideak.

Hori eginda duzunean:


Konektatu Avantgo-ren zerbitzariarekin

Ireki  http://www.avantgo.com/ orria eta egin klik "My Avantgo Consumer Service" aukeran.

AvantGo Hasiera Orria


Identifikatu zerbitzarian

Sartu erabiltzaile-izena (lehen aldiz izena eman zenueneko izen bera), eta gako-hitza. Oraindik izena eman gabe bazaude, egin klik hemen


Kanal berria sortzeko

Kanalen fitxan, aukeratu "crear canal personalizado":

Kanal berria sortu


Kanalaren xehetasunak

Orain jaitsi nahi duzun kanalaren parametroak zehaztu behar dituzu:

  1. Título eremuan: DMC Previsión Tiempo
  2. Tamaño máximo del canal eremuan: 1000
  3. Profundidad de enlace eremuan: 2
  4. Incluir Imágenes eremuan, bai.
  5. Gainontzeko aukeretan, nahi duzuna.
  6. Kanala gorde eta bukatzeko, sakatu Guardar Canal.

Kanalaren xehetasunak



Horrela, PDA sinkronizatzen duzun bakoitzean, eguraldiaren kanala eguneratu egingo zaizu.

 

Azken eguneratzea: 2008/12/15
Euskadi, auzolana