Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Bereziak / Especiales
ZATOZ GU EZAGUTZERA
Zer da MKZ Zerbitzuak Hitzarmenak Azpiegitura Non Gaude
ZER DA METEOROLOGIA ETA KLIMATOLOGIA ZUZENDARITZA?

Erabiltzaile pribatuen, nahiz enpresa eta erakundeen aldetik meteorologiari eta klimatologiari buruzko informazio asko eskatzen zela kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailak Meteorologiako Euskal Zerbitzua sortzea erabaki zuen 1990ean, eta honako hauek dira Zerbitzu horren oinarriak:

  • Informazioa denbora errealean eskainiko zuten estazio automatikoen sare zabal bat garatzea (estazioak, radarrak ...).

  • Lortutako informazioa erabiltzaile ororen esku libre jartzea.

  • Hidro-meteorologiaren inguruan informazioa behar edo sortzen duten erakunde guztiekin ahalik eta gehien lan egitea, batez ere foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzako beste sailekin.

  • Ikerketa bultzatzea, meteorologian, klimatologian, agro-meteorologian, hidro-meteorologian, atmosferako ingurumenean, itsas-meteorologian, etab.; eta ikerketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate eta zentro teknologikoen bitartez bideratzea.

  • Autonomia Estatutuak zehazten dituen meteorologiaren arloko transferentziak hartzeko oinarriak ipintzea.

Gero eta informazio eta zerbitzu gehiago eskatzen denez ordea, Garraio eta Herri Lan Sailak Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza sortzea erabaki du, zerbitzu publiko gisa eta Euskadiko ezagutza itsas-hidro-meteorologikoa etengabe hobetzeko lanean jarraitzeko asmoarekin.
 

Azken eguneratzea: 2006/03/14
Euskadi, auzolana