Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Bereziak / Especiales
ZATOZ GU EZAGUTZERA
Zer da MKZ Zerbitzuak Hitzarmenak Azpiegitura Non Gaude
METEOROLOGIA ETA KLIMATOLOGIA ZUZENDARITZAK DAUKAN AZPIEGITURA METEOROLOGIKOA

Mapa de estaciones

Azaleko sare meteorologikoan honako azpi-sare hauek bereiz daitezke:

  • Lehen mailako sarea: egun ia ez da erabiltzen. Meteorologi Institutu Nazionalarekin konpartituriko estazio meteorologikoen sarea da. Sare horietan hamar minututik behin hainbat parametro neurtzen ziren: airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, haizearen batez besteko abiadura eta haizekadaren abiadura maximoa, haizearen norabidea, irradiazioa eta presioa. Estazio horien kodea “Ennn” da, “n” zenbakia delarik.

  • Erabilera anitzeko sarea: Sare hidrometeorologiko zabala dugu, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak eta Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak elkarrekin kudeatzen dutena. Estazio horien kodea “Gnnn” da, “n” zenbakia delarik. Sare horren barruan hiru estazio mota daude:

    • Estazio meteorologikoa: Hamar minututik behin airearen tenperatura, lurzoruaren azaleko tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, eguzki-irradiazioa, presioa, haizearen batez besteko abiadura, haizekadaren abiadura maximoa, haizearen batez besteko norabidea, abiaduaren lerradura tipikoa, aldiuneko abiadura kubikoa eta erradiazio ultramore eritematikoa. Sentsoreak ez daude estazio guztietan.

    • Aforo-estazioa: hamar minututik behin airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, haizearen batez besteko abiadura, haizekadaren abiadura maximoa, batez besteko norabidea, eguzki-irradiazioa eta ibaiak bi lekutan duen maila neurtzen ditu. Gainera ibaiko uraren tenperatura, pHa eta oxigeno disolbatua neur ditzake.

    • Kalitate-estazioa: Hamar minututik behin, airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioa, ibairen maila bi lekutan, tenperatura, pHa, eroankortasuna, oxigeno disolbatua, materia organikoa, amonioa eta ibaiko uraren uhertasuna neurtzen ditu.

  • Galeako radar profilatzailea: Penintsula Iberiarrean dagoen radar profilatzaile bakarra da. Ordu erditik behin, haizearen hiru osagaiak neurtzen ditu, altitudeko 45 metro bakoitzeko, 3.000-5000 metroko altitudera bitartean, eta 100 metroko tarte bakoitzeko tenperatura birtuala ere neurtzen du altitudeko 600-1000 metrotara arte. Informazio hori laster web honetan jarriko da. Estazio horien kodea “Pnnn” da, “n” zenbakia delarik.

  • Ozeano-meteorologiako plataformak eta itsas buiak: ozeano-meteorologiako plataformak EAEko hainbat portutan daude. 10 minututik behin parametro ozeanografikoak (sakonera desberdinetako tenperaturak eta korrontea, marearen egoera eta olatuak) eta meteorologikoak (haizearen batez besteko abiadura eta haizekadaren abiadura maximoa, batez besteko norabidea, airearen tenperatura, presio atmosferikoa, ikuspena, eguzki-radiazioa, etab. neurtzen ditu). Estazio horien kodea “Bnnn” da, “n” zenbakia delarik. Bestetik, Donostiatik gertu olatu-buia bat ere badago, eta orduero olatuen maila eta azaleko tenperatura neurtzen ditu.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/10
Euskadi, auzolana