Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Bereziak / Especiales
ZATOZ GU EZAGUTZERA
Zer da MKZ Zerbitzuak Hitzarmenak Azpiegitura Non Gaude
MKZK BESTE ADMINISTRAZIO BATZUEKIN SINATUTAKO HITZARMENAK

1992az geroztik Garraio eta Herri Lan Saila beste administrazio batzuekin batera lanean ari da meteorologiaren inguruan.
Lankidetza hori bereziki emankorra gertatu da Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenari begiratuz gero, ikerketa Unibertsitatearen beraren eskumenetako bat baita. Garraio eta Herri Lan Sailak, EHUko hainbat talde aditurekin sinatzen dituen lankidetza-hitzarmenen bidez bultzatzen du ikerketa.
Talde eta espezializazio horien artean azpimarratzekoak dira:

  • Klimatologia-taldea: Geografia Departamentua. Arduraduna: Eugenio Ruiz Urrestarazu. 
    • Egindako lanen artean azpimarratu beharra dago KLIMAT 21 dokumentuzko datutegia; meteorologia, klima, uholde eta abarrei buruzko albisteen hemerotekak hartu, hustu eta hustuketaren emaitza datutegi batean sartu da, era egituratu eta sailkatu batean. Datutegi horren zati handi bat web honetan ikus daiteke. Beste lan ildo batzuk: dendrokronologia (hau da, klima, zuhaitzen enborretako egurraren hazkundeak emandako informazioaren bitartez aztertzea) edo gai horietako hainbat argitalpen.

  • Kalibrazio-taldea: Elektronika eta Telekomunikazio Saila. Arduraduna: Jose Antonio Sainz Gómez. 
    • Talde honen lana EAEko sare hidro-meteorologikoko estazio eta sentsoreen arazoak aztertu, eta sentsore horiek kalibratzea da. 

  • Gasteizko Ingeniariatza Eskolako fisika-taldea: Fisika Aplikatua I Saila: Agustín Ezkurra Talegón. 
    • Numero bidezko eredugintza; tximista, txingor eta ekaitzen klimatologia; atmosferako eremu elektrikoa, sentsore bereziak eta ezaugarri meso-meteorologikoen adierazpidea jorratu dituzte. 

  • Meteorologi eta ingurumen taldea: Bilboko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saila. Arduradunak. Lucio Alonso Alonso, Marino Navazo Muñoz, eta Gotzon Gangoiti Bengoa. 
    • Egindako lanen artean aipa ditzagun: denbora errealeko datu meteorologikoak balidatu eta arazteko automatizazio-prozesuak; Galeako radar profilatzailearen datuen ustiaketa eta horien hobekuntza; ezaugarri meso-meteorologikoen adierazpidea eta meteorologia latzeko gertaeren diagnostikoa. 

  • Informatika-taldea: Konputazio-Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saila. Arduraduna: Basilio Sierra Araujo. 
    • Egindako lanen artean azpimarratu beharrekoak dira paradigmak erabakitzeko laguntza-sistemak eta laguntza gainbegiratuko teknikak baliatuz datuak betetzeko lana. 

  • Leioako fisika-taldea: Fisika Aplikatua II Saila. Arduraduna: Juan Zubillaga Esperanza. 
    • Lan ardatzak: klimaren aldaketa, eguraldiaren iragarpena, eta telekonexioak eta anomalia klimatikoak. 

  • Hidrometeorologia-taldea: Geodinamika Saila. Arduraduna: Iñaki Antigüedad Auzmendi. 
    • Ebapotranspirazioa, eurien banaketa, ur-azaleko uren fluxua eta emarien eredugintza jorratu dituzte.

Horietaz aparte, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin ere sinatu dira hitzarmenak, estazio meteorologiko guztiak sare bakar batean sartu, eta EAEko sare hidrometeorologikoko estazioak elkarrekin era koordinatu batean kudeatzeko.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/10
Euskadi, auzolana