Prezipitazioaren intentsitatea (mm/h) 10 minuturo

Produktu honek radarrak neurtzen duen erreflektibitatetik (dBz) prezipitazioaren intentsitatea estimatzen du. Hau da, ordu betean modu berean jarraituko balu prezipitatzen, grafikoan azaltzen den prezipitazio kantitatea pilatuko litzateke.

Z-R erlazio ezaguna erabiltzen da prezipitazio datuak lortzeko, Marshall-Palmer erlazioa, hain zuzen.

Neurketak 10 minuturo egiten dira lurrazaletik 2000 metrora, eta Kapilduiko radarraren inguruan 100 km-ko irismenarekin.

Azkeneko orduan pilatutako prezipitazioa (mm/h) 10 minuturo

Produktu honek azkeneko orduan pilatu den prezipitazio kantitatea adierazten du mm-tan. Kapilduiko radarrak jasotako datuak Euskalmeteko estazioetan plubiometroek jaso dituzten datuekin doitzen dira.

Kalkulua egiteko 10 minuturo intentsitatea neurtzen da (begiratu intentsitateari buruzko informazioa), lurrazaletik 2000 metrora eta Kapilduiko radarraren inguruan 100 km-ko irismenarekin, eta datu horiek prezipitazioaren jarraipena egiten duen produktu baten bidez egokitzen dira.

Pilatutako prezipitazioa adierazten duenez, baliteke mendi inguruetan balioak gehiegi balioestea, bereziki Euskaditik kanpo, izan ere clutterrean Erkidegorako bakarrik egin dira zuzenketak.

Prezipitazioaren kolore-kodea:

Berdeak:
Débiles
Urdinak:
Moderadas
Horiak:
Fuertes
Gorriak:
Muy fuertes
Moreak eta beltzak:
Torrenciales

Erreflektibitatea (dBZ) 0.5 º ko goratzez

Produktu honek erreflektibitatea neurtzen du dBZ-tan (radarrak jasotzen duen oihartzunaren unitatea da); 0.5 º ko goratzez bidaltzen/jasotzen du seinalea 300 km-ra. Irudikatzen diren datuek goratze finkoa dutenez, horiek ez daude altuera berean, hau da, urrunen daudenak egongo dira altuen (goratzeari lurraren kurbadura gehitu behar zaio).

Erreflektibitateak bai prezipitazio kantitatea bai ur tanten tamaina adierazten ditu. Zenbat eta handiagoa izan erreflektibitatea, hainbat eta handiagoa da prezipitazioaren intentsitatea. Dena den, erreflektibitatea balio altuek kazkabar aleen presentzia, elur maluten urtzea… ere adieraz dezakete.

Erreflektibitate (dBZ) maximoak

Produktu honek Kapilduiko radarrak hiru norabidetan eta 100 km inguruan neurtu dituen erreflektibitate (dBZ) maximoak irudikatzen ditu. Hiru bista irudikatzen ditu: erdikoak bertikalean neurtu diren maximoak erakusten ditu, goikoak hego-ipar norabidean neurtu direnak, eta albokoak mendebal-ekialde norabidekoak.

Erreflektibitateak bai prezipitazio kantitatea bai ur tanten tamaina adierazten ditu. Zenbat eta handiagoa izan erreflektibitatea, hainbat eta handiagoa da prezipitazioaren intentsitatea. Dena den, erreflektibitatea balio altuek kazkabar aleen presentzia, elur maluten urtzea… ere adieraz dezakete

Erreflektibitatearen gutxi gorabeherako kolore-kodea:

Urdinak:
Euri txikia
Berdeak:
Euri ertaina
Horiak:
Zaparrada handia
Gorriak:
Trumoi-ekaitzak izan daitezke (probabilitate handia), zaparrada oso handiak eta/edo txingorra
Moreak:
Trumoi ekaitz oso handiak eta txingorra

Tximista

Tximistei buruzko informazioa EAEn Linet sentsore sarean neurtzen dena da. Produktu honen bidez deskarga elektrikoak Kapilduiko radarrean prezipitazioari buruz jasotako informazioarekin erlazionatu daitezke. Honela, denbora errealean beha ditzakegu tximistak trumoi-ekaitz guneetan.