Kantauri zonaldeko barnealdea mendebaldea

Larunbata, hilak 16:

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota 600-800 m inguruan egongo da, noizbehinka beherago, bereziki prezipitazioaren intentsitatea handia izango den zonaldeetan. Eguerditik aurrera elur-kota pixkanaka igotzen joango da eta azken orduetan 1000 m inguruan egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean. Egunaren lehen partean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki kantauri isurialdean Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.