Euskalmet - euskal meteorologia agentzia

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Eguraldiaren iragarpena
  • euskoos
Jarraiguzu:
  • Twitter-era esteka
  • YouTube-ra esteka

Hemeroteka

Bilaketa dokumentala

/ /
/ /
/ /
Bilatu

Zer da hemeroteka?

Denok dakigun bezala, azterlan klimatikoetan serie luzeak behar dira, ondorioak atera ahal izateko; esate baterako, elurteak, lehorteak, uholdeak, enbatak eta bestelakoak gertatzeko probabilitatea jakiteko. Baina gure herrian lehenengo erregistro meteorologikoak 30eko urteetakoak dira, eta 50eko hamarraldira arte ez ziren lurralde guztian zabaldu estazio meteorologikoak.

Beraz, XX. mendearen bigarren erdira arte, ez daukagu behar beste zuzeneko datu. Datu-base hori osatu ahal izateko, KLIMAT XXI proiektua abiarazi zen, zeharkako datuak bilatu eta batzeko asmoz.

Eta ikerketa-lan horretan iturririk oparoenetakoa, batez ere 1950 urtera bitartekoei dagokienean, hemeroteka suertatu da; hau da, egunkarietan argitaratutako informazioa bilatu, batu, artxibatu eta katalogatzeko lana.

Horrela, bada, Klimatologia taldeak hemeroteketara jo, egunkariak banan bana hartu, orriz orri begiratu eta eguraldiarekin, klimarekin, uholdeekin edo antzekoekin, zeharka bazen ere, zerikusirik izan zezakeen informazio guztia ateratzen jardun du, eta horrela jarraitzen du oraindik ere.

Informazioa jaso ondoren, katalogatu egiten da: albiste bakoitzari, zenbait identifikadore (egunkaria, eguna, lurralde historikoa, herria, etab.) eta gako-hitz (uholde, elurte, enbata, tximista, etab.) jartzen zaizkio, zuek eta Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak, guztiok, behar ditugun azterlanak egiten jarraitu ahal izan dezagun.

Euskadi, auzolana